| MEKANIZAZIO-TAILERREN DIGITALIZAZIOA |
Industria 4.0 eta digitalizazioaren kontzeptuen inguruan etengabe hitz egiten da. Gaur egun, enpresa handiak urrats handiak egiten ari dira digitalizazioaren bidean; enpresa txikiei begiratzen badiegu aldiz, horietako asko oraindik ez dira bide horretan murgiltzen hasi ere egin. Horregatik, webinar hau enpresei zuzenduta dago, bereziki mekanizazio-lantegiei eta beren instalazioetan mekanizazioa duten enpresei; zeinak digitalizazioaren bidean beste urrats bat eman nahi duten ekoizpen-prozesuak hobetu eta lehiakortasuna handitzeko helburuarekin. Digitalizazioak zuzenean lagundu dezake produkzioa eta zerbitzu teknikoa hobetzen, makinen uneko egoerarekin, haien mugekin eta ekoizpen-lehentasunekin bat datorren plangintza egiten, mantentze-lan prebentiboa bermatzen, edozein arazori aurrea hartzen, ekoizpenaren jarraipena denbora errealean egiten, etab. Azken batean, makinen errendimendua handitzea eta lehiakorragoak izatea.
Jardunaldi hau Enpresa Digitalarekin elkarlanean egiten da. Parte hartzeko, esteka honetan erregistratu behar da: INSCRIPCIÓN. Jardunaldi hau online emango da zoom-konferentzia bideo-plataformaren bidez.Edukiera mugatuak dira. |
|
| 2022-05-13 | |
| 9:30 - 11:00 | |
| Iraupena: | 1 ordu |
| Antolatzailea: | Mungiadeko Behargintza |
| Antolatzailea: | Spri Enpresa Digitala |
| Antolatzailea: | Egaz Txorierri |
| Izena eman |
| Nori dago zuzenduta | |
Webinar honen helburua 4.0 Industria mekanizazio-lantegietara hurbiltzea eta mekanizazio-sektoreko enpresei benetako digitalizazio-soluzioak erakustea da, lehiakortasuna eta industriaren berreskurapen ekonomikoa sustatzeko helburuarekin. Horregatik, webinar hau enpresei zuzenduta dago, bereziki mekanizazio-lantegiei eta beren instalazioetan mekanizazioa duten enpresei; zeinak digitalizazioaren bidean beste urrats bat eman nahi duten ekoizpen-prozesuak hobetu eta lehiakortasuna handitzeko helburuarekin. |
|
| Hizlariak | |
| Ivan Mateos | |
ZITUko zuzendari komertziala. Informatika Ingeniaria eta MBA. | |
| Unai Martínez | |
AlchemyML-ko zuzendari nagusia. Ingeniaritza, Kontrol, Automatizazio eta Robotikan doktorea, Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua. | |
![]() | Jose Antonio Castaños |
Industria-ingeniaria eta prozesuen hobekuntzan, digitalizazioan eta prestakuntzan espezialista. ETE-entzako operazioen kudeaketan eta zerbitzu operazionalean espezialistak | |
| |
| Edukia | |
Webinar honen ondoren, Industria 4.0, Smart Factory edo lantegi digitala bezalako kontzeptuak mekanizazio lantegien errealitatetik hurbilago egongo dira eta euren beharretara egokituko dira.
|
|
| Informazio gehiago | |
Egaz Txorierri eta Mungialdeko Behargintza elkarlanean ari dira jardunaldi honetan, eta beren eskualdeetan parte hartzen duten enpresei digitalizazioaren arloan laguntza eta aholkularitza espezializatua eskaintzen diete, beren erronkak identifikatzen dituzte eta digitalizaziorako bide-plana definitzen eta abian jartzen dute, beren beharren araberako laguntza eta diru-laguntzen programen bidez. Informazio gehiagorako : 944536370 | Ana Sonia Elorriaga | aselorriaga@txorierri.eu |
|
| Finantzaketa | |
|
|
|


Procesează...